Udaleku irekietako begiraleen behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda ikusgai
Erreklamazioak egiteko epea gaurtik apirilaren 1era bitartean egongo da zabalik, biak barne.
Udaleku irekietarako begirale postuak betetzeko hautaketa prozesuaren barruan, behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Udalak. Ebazpenaren aurkako erreklamazioak egiteko epea martxoaren 19tik apirilaren 1era (biak barne) egongo da zabalik.
Udaleku irekien helburua da 3-12 bitarteko haurrentzat gozamen espazio ludikoa eskaini eta horiekin balioak lantzea, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna edota elkarbizitza.
Behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda eta lan eskaintzaren inguruko informazio guztia:
>> UDALEKUETAKO BEGIRALEAK
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Brigadako bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat kontratatzeko prozesuaren barruan, behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak eta epaimahaien izendapenak ikusgai 2025/04/16
- Ikusgai daude kordinatzaileen behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda, eta merituen behin behineko balorazioa 2025/04/15
- Ikusgai daude udalekuetako begiraleen hautaketa prozesuko behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda eta behin behineko merituen balorazioa 2025/04/02
- Ikusgai dago kordinatzaileen behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda 2025/03/31