Ikusgai daude udalekuetako begiraleen hautaketa prozesuko behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda eta behin behineko merituen balorazioa
Erreklamazioak jartzeko epea apirilak 11 arte egongo da zabalik (hau barne).
Udaleku irekietarako begirale postuak betetzeko hautaketa prozesuaren barruan, behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda eta behin behineko merituen balorazioa argitaratu ditu Udalak. Ebazpenaren aurkako erreklamazioak egiteko epea apirilaren 11ra (hau barne) egongo da zabalik.
Udaleku irekien helburua da 3-12 bitarteko haurrentzat gozamen espazio ludikoa eskaini eta horiekin balioak lantzea, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna edota elkarbizitza.
Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia:
>> UDALEKUETAKO BEGIRALEAK
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



