Erakusketa: 'Etendako itsas-bidaiak'

Martxoak 26 - Apirilak 18
Oxford aretoa

Martxoak 26 - Apirilak 18, Oxford aretoan

Erakusketa

  • Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00
  • Asteburu eta jeiegunetan: 12:30-14:00 + 18:00-20:00

Apirilak 13, asteartea, 18:00

Getariako naufragioak. XX. mendea liburuaren aurkezpena

                Izen-emateak apirilak 7tik aurrera:

                 > Alondegia kultur etxean (09:30-14:00)

                    > 943861056 // kulturetxea@zumaia.eus

 

"Urteak daramatzagu itsas istripuak ikertzen, eta hortik sortu dira bi liburu:

  • ‘Naufragios en la Costa Vasca: 1976-2016’
  • ‘Getariako naufragioak. XX. mendea / Naufragios de Getaria. Siglo XX’

Testu horien isla da erakusketa hau: Baionatik abiatuko gara, Bilboko Murueta ontzi-enpresaren Luno zamaontzia (2014)  zamaontzia galdu zen lekutik, eta Santanderrera iritsiko gara, Boquerón merkataritza-ontziaren hondoratzearekin (Quintres lurmuturra, 1990).

Zumaian, Javier Carballoren laguntzarekin, I. Mundu Gerran (1918) urpeko alemaniar batek hondoratutako Lyndiane merkantzia-ontzi frantsesaren tragediara eta Osthav petrolio-ontzi norvegiarraren odiseara hurbilduko gara:  haren popa Kantabrian agertu zen, eta branka, Zumaian. Velázquez (1971) itsasontzia ere ezagutuko dugu, laino handiarekin, Aitzabal kalan harrapatuta geratu baitzen; Cadizko Denebole bakailao-ontziak berriz, Santiago hondartzan hondoa jo zuen (1968)."

Ana Maria Benito eta Javier Mazpule