Santiago hondartzan EZ BAINATZEKO GOMENDIOA eman du Osasun Sailak, urak kalitate-irizpideak betetzen ez dituelako

2024/07/04

Enterococcus bakterioa topatu dute hartutako laginetan. Gaur berriz jasoko dute lagina, eta biharko emaitza berriak izango dituzte.

Osasun Sailak egindako ur-analisiaren emaitzen arabera, Santiago hondartzako uretan Enterococcus bakteriaren gomendatutako muga gainditu da. Beraz, Osasun Sailak emandako irizpideei jarraiki, bainua eta uretako bestelako jarduerak ez egitea gomendatzen da uraren kalitatea hobetu bitartean, hondartzan bertan zein errioan.

Ostiral honetan beste lagin baten emaitzen berri izango du Osasun Sailak, eta emaitzaren zain egon beharko da uraren kalitatea bainatzeko modukoa den ala ez jakiteko.