Beste zazpi lanpostu publikoren egonkortze prozesuetako behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak ere ikusgai
Oharrean aipatzen diren deialdi guztietan, urriaren 17tik 30era bitartean (hau barne) baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute izendatuek.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza egonkortzeko lan eskaintza deialdiak abiatu zituen Udalak, eta, pixkanak, prozesuok iristen ari dira bere helmugara.
Ondoren aipatzen diren bost deialdiren barruan, zazpi lanpostu publiko betetzeko behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Deialdi horietan urriaren 17tik 30era bitartean (hau barne) baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute izendatuek. Prozesuen inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota.
Honakoak dira aipatutako zazpi lanpostu publikoak:
-
Administrazio orokorreko teknikaria (AOT/TAG), bi plaza
-
Peoia, bi plaza
-
Kiroletako gerentea, plaza bat
-
Ikastetxeko atezaina, plaza bat
-
Kulturako atezaina, plaza bat
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Kirol teknikaria kontratatzeko prozesuaren barruan oposizio aldiko emaitzak totalak ikusgai 2024/10/28
- Bost lanpostu publiko egonkortzeko prozesuen barruan behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak ikusgai 2024/10/15
- Kirol gerentearen plaza betetzeko prozesuaren barruan merezimenduen behin behineko balorazioak ikusgai 2024/09/20