Kirol teknikaria kontratatzeko prozesuaren barruan oposizio aldiko emaitzak totalak ikusgai
Bigarren probaren behin betiko emaitzak eta oposizio aldiko emaitza totalak dira argitaratutakoak. Oposizio aldia gainditu duten hautagaiek urriaren 28tik azaroaren 11 arte (biak barne) aurkeztu beharko dituzte merezimenduen egiaztagiriak.
Zumaiako Udalak 2020ko lan-eskaintza publikoan jasota dagoen kiroletako teknikari plaza oposizio-lehiaketa librearen sistemaren bitartez behin betiko izaeraz betetzeko prozesua martxan dauka; iragarkia 2023ko abenduaren 29an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Hautaketa prozesuaren barruan bigarren probaren behin betiko emaitzak eta oposizio aldiko emaitza totalak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Halaber, oposizio aldia gainditu duten hautagaiek merezimenduen egiaztagiriak aurkezteko epea zabaldu du; urriaren 28tik azaroaren 11 arte (biak barne) egin beharko dute.
Informazio guztia:
Kiroletako teknikaria. Plaza 1 OPOSIZIO-LEHIAKETA bitartez. (2023ILAK0004)
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



