Bost lanpostu publiko egonkortzeko prozesuen barruan behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak ikusgai
Aipatutako deialdi guztietan, urriaren 23ra bitartean (hau barne) baldintzak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute izendatuek.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza egonkortzeko lan eskaintza deialdiak abiatu zituen Udalak, eta, pixkanak, prozesuok iristen ari dira bere helmugara.
Orain, bost lan eskaintza publikoren behin betiko balorazioak eta izendapen proposamenak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Deialdi horietan urriaren 23ra bitartean (bhau arne), hautagaiek, baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko epea izango dute. Prozesuen inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota.
Honakoak dira aipatutako bost lan eskaintzak:
- HAZ-eko administraria
- Partaidetza, migrazio, berdintasun eta gazteria teknikaria
- Kulturako teknikari-laguntzailea
- Kontu-hartzailetzako teknikaria
- Informatikako teknikari-laguntzailea
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



