Erakusketa: "Mundua orratzaren begian"

Noiz
Non
Oxford aretoa

Jon Andoni Martin - argazki estenopeikoak

Apirilak 14-24

Irekiera apirilak 14, osteguna 19:00

Egunero 18:00-20:00

Larunbat eta igandetan 12:30-14:00 + 18:00-20:00

Jon Andoni Martinen 70 argazki estenopeiko, 12 testu poetiko, kutxak diren kamerak, kamerak diren kutxak, neurri eta forma askotakoak, argia jasotzeko modu bat gehiago, moduak lantzean argia bilatzeko ahalegin bat gehiago.

 Argazkilaritza estenopeikoa objektiborik gabe lantzen da, zulotxo edo estenopo bat objektiboaren ordez, eta kamera ilunaren barrura isurtzen da irudia. Kamera izan daiteke poxpolo-kaxa, gela bat edo baita furgoneta bat ere. Argazkiak ez dira ohikoak bezain gardenak, ia infiniturainoko sakontasunarekin, eta esposizio denbora segundo gutxitik hasi eta hainbat minutu, ordu edo egunetarainokoa izan daiteke.

Denborari argazkiak ateratzea da kamera horiek erabiltzea, eta, aldi berean, sortzeko prozesu mentalean barna abiatzea. Tresna digitalak erabiltzen ditugunontzat, hazi gineneko mundu filmikora itzultzea da, berezko jatorriekin adiskidetuz, argazkilari sentituz, huts egiteko aukerari aurre eginez.

2016.4.14-24 erakusketa