Agenda 21

 

Agenda 21

 

Agenda 21 ekimenak, mundu, nazio zein udalerri mailan, garapen jasangarria bultzatzea du helburu. Nazio Batuek zuzentzen dute programa eta arlo guztietan gizakiak egin beharko lituzkeen ekintzak jasotzen ditu, ingurunean ahalik eta inpaktu txikiena eragin asmoz. 

 

Udalsarea 21

 

Udalsarea 21, Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarea, euskal udalerrietako Tokiko Agenda 21ak Udalsarea 21dinamizatzen dituen koordinazio eta kooperazio foroa da, eta ekintza planak betearaztea sustatzen du.

Udalsarea 21 EAEko 199 udalerrik osatzen dute -tartean Zumaia 2006. urtetik-, baita Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Euskal Udalerrien Elkarteak (EUDEL), eta Ingurumen Jarduketarako Sozietateak (IHOBE). Erakunde multzo honek Euskal Autonomia Erkidegoko maila administratibo guztiak hartzen ditu aintzat, eta ahalegin guztiak norabide berean gidatzen ditu: euskal udalerrietan garapen iraunkorra eta eraginkorra lortzera.

Iraunkortasunerako Udalerrien Euskal Sarea 2002ko abenduaren 20an osatu zen. Hasiera batean hamasei udalerri ziren sareko kide. Tokiko Agenda 21 diseinatzeko fasea amaitu ostean, tokian tokiko iraunkortasunaren alde lan egiteko konpromisoa berretsi zuten, Tokiko Ekintza Planetan bilduta zituzten ekintzak ezarrita.

 

Zumaiako Tokiko Agenda 21 egitasmoari buruzko informazio gehiago ondorengo dokumentuetan aurki dezakezu: