Udazaintza zerbitzuko hezitzaileen hautaketa prozesuko behin behineko puntuazioak ikusgai

2024/05/14

Erreklamazioak jartzeko epea maiatzaren 17an (ostirala) amaituko da.

2 urteko haurrei zuzendutako zaintza zerbitzua da udazaintza zerbitzua, jolasean eta adin horretako haurren beharretan oinarritutakoa. Izen-ematea amaituta, eta, merituak jasota, behin behineko puntuazioak ikusgai jarri ditu Zumaiako Udalak. Hautagaiek maiatzaren 17ra arteko epea dute erreklamazioak aurkezteko (hau barne).

Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia:
>> UDAZAINTZA ZERBITZUKO HEZITZAILEAK