Antzerkia helduentzat: "Caperucita feroz"

Glu Glu

Sarrerak Zumaiako turismo bulegoan: 12€

Gaztelaniaz

Komedia musikala, bodebila, funtzio ero eta beroa, non pasioa, dibertsioa, iruzurra eta beldurra nagusi izango diren. Denek lortu nahi izango dute ezkutuan desio duten hori berehala betetzea, eta horretarako edozein bide erabiltzeko gai izango dira. Txanogorritxoren ipuin klasikoari buelta ematen dio antzezlanak: ikusleari erakutsiko dio pertsonak bere helburua lortzeko edozertarako gai garela, eta pasioak arrazoiari muzin egiten diola. Pandoraren kutxa ireki da eta bertatik taula gainera aterako dira gutizia material eta haragizko desioak lortzeko azpijokoak.

Egile eta zuzendaria: Galder Perez

Antzezleak: Ylenia Baglietto / Olatz Ganboa, Lander Otaola, Leire ucha, Mikel Losada, Mari Cruz Melgosa, Diego Pérez