Hezkuntza

Card image cap
Zumaiak hezkuntza eskaintza aberatsa du. Hezkuntza eskaintza zabal hori honela gauzatzen da: 0 urtetik hasi eta derrigorrezko ikasketez gain, batxilerra, eta erdi eta goi mailako heziketa zikloak. Hezkuntza sailak sare aberats hau indartzeko eta hezkuntza eragile desberdinen arteko elkarlaneko sinergiak elikatzeko lanean dihardu.

Eskola Kontseilua:

Udaleko hezkuntza saila elkarlan estuan aritzen da herriko ikastetxeekin eta urtean hiru aldiz biltzen da eskola kontseilua, ondorengo partaideekin: Zumaiako Herri Eskola, Zumaiena ikastetxea, Zumaiako Institutua, Oikiako Eskola, Lubaki guraso elkartea, Zumaiena guraso elkartea, Telmo Deun guraso elkartea, Kolarre guraso elkartea, Berritzegunea, eta Zumaiako Udaleko euskara eta hezkuntza zinegotzia eta teknikaria.

Herri Hezitzailea:

2020an Oinherri egitasmora eta Haurren Hiria sarera batu zen Zumaia. Udalak "Herri hezitzailea" izateko konpromisoa hartu zuen lankidetza hitzarmen horiekin. Haurrentzako eta haurrekin sortutako herri bat izatea suposatzen du horrek, haurren kulturaren aitortzatik abiatuta. Gainera, halako sareetan parte hartzeak haurraren ikuskera berri bat dakar: haurra etorkizuneko herritar edo etorkizuneko pertsona heldu moduan ikusi beharrean, eskubidedun herritartzat aitortzen da.

Ikuspuntu horretatik sortutako herri batek herritar guztiontzako dakartza onurak. Izan ere, haurrak edo bazterretako bestelako pertsonak erdigunean jartzeak bestelako praktika eta egiteko moduak dakartza. Halaber, herri hezitzaile hori balio hezitzaile batzuen gainean landu nahi dute (berdintasuna, aniztasuna, partehartzea, euskara...). Haurren Kontseiluarekin, besteak beste, umeen partaidetza bultzatuko dituzten iniziatibak martxan jartzea da Udalaren asmoa, eta, haurrei ahotsa, protagonismoa, erabakitzeko ahalmena eta erantzukizuna ematea. 

Haurren Kontseilua:

9 eta 11 urte bitarteko Zumaiako 14 lagunez osatutako taldea da Haurren Kontseilua, alkateari euren proposamenak eta aholkuak ematen dizkiona. Hilabetero elkartzen dira partaideak, eta urtean behin alkatearekin zuzenean biltzen dira. Hala,  Haurren Kontseiluak tokiko kudeaketarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikuspegia ematen die alkatetzari, pertsona helduei herrian egon daitezkeen arazoei buruzko aholkuak eta proposamenak emanez.

> Euskara

Herriko aldizkaria, zumaian baleike da.