Euskara

Card image cap
  • 943 86 50 25
  • euskara@zumaia.eus, euskaratxanpan@zumaia.eus
  • Udaletxeko lehenengo solairua
  • Zerbitzuak:

    > Euskara ikasteko dirulaguntzak ematea

    > Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntzak ematea

    > Merkatariei eta elkarteei itzulpen laburrak egin eta hizkuntza aholkularitza ematea

    > Aldibereko itzulpena egiteko tresneria maileguan

    > 'Irakurri matte' irakurle taldea hilero, irailetik ekainera

     


    zumaia.euskaraz.png


     

Zumaian euskara normalizatzeko aurrerapausoak emateko lanean dihardu udaleko Euskara Zerbitzuak, bai Udalean bertan, bai gizarteko gainontzeko esparruetan. UEMA edo Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kidea da Zumaia 2009tik.

Datu soziolinguistiko nagusiak (1991-2021 bilakaera) 
Hizkuntza erabileraren kale neurketa 2021

Euskara Zumaian:

> Herrira begirako plana

2005ean hasi zen Zumaian euskara biziberritzeko EBPN plana gauzatzen, eta harrezkero 4-5 urtean behin eguneratu du plana; 2014tik aurrera euskara sustatzeko ekintza plana (ESEP) izan zen oinarria, eta 2024an AROA marko estrategikoa erabili da hurrengo 10 urteetarako plan estrategikoa lantzeko.

Ahize-AEKren laguntzarekin, partaidetza prozesu bat abian jarri zen 2024ko irailean eta hauxe izan zen emaitza: 2024ko diagnostikoa.

AROA.Zumaia.jpg

Herritarrekin eta elkarteekin batera, 2034ra bitarteko plana diseinatzea izan zen hurrengo lana. Hau da horren emaitza, Udalak 2025eko maiatzeko osoko bilkuran aho batez onartu zuena: Euskararen plan estrategikoa 2024-2034.

> Udalera begirako plana

Beste administrazio publikoek bezalaxe, Zumaiako Udalak 5 urtean behin euskara gehiago erabiltzeko plan estrategikoak landu eta bideratzen ditu. Hauxe da 2024ko martxoan onartutakoa, Udalaren hizkuntza irizpideak ere jasotzen dituena: 2023-2027 plangintzaldia Zumaian.

Horren aurretik, kanpoko ebaluazio bat egin eta Urrezko Bikain ziurtagiria eskuratu zuen Udalak 2021ean, hizkuntzak egoki kudeatzen direla egiaztatzen duena.

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE):

UEMArekin elkarlanean, ELE ordenantza landu eta onartu zuen Udalak 2023an. Ordenantza honen helburu nagusia da Zumaia udalerrian gauzatzen diren egitasmo eta jarduera pribatu zein publikoek bertako euskararen errealitate linguistikoan izan ditzaketen balizko eraginak aurreikustea, identifikatzea eta ebaluatzea, betiere Udalaren eskumenen barruan.

Ebaluazio horietako baten adibidea da 2024an Hiri Antolamendu Plan Orokorrari buruz egindakoa: HAPO azterlana.

> Larrainarekin elkarlana

2022an hasita, Larraina euskara elkartearekin hitzarmena sinatzen du urtero. 10.000 euroko laguntzari esker, era askotako jarduerak antolatzen dira: hitzaldi zikloa, kultur ekintzak, ikerketa berezia, sentsibilizazio kanpainak, etab.

larraina.euskara.png

> Ikerlanak

HITANOA ZUMAIAN:

  • Udalak emandako beka bati esker Xabier Azkuek egindako lana. Helbidea emanez gero, etxera bidaliko dizugu liburua.
  • Zumaiako hitanoa ikasteko eta praktikatzeko APPA HI aplikazioa aurkeztu zuen Udalak 2025eko martxoan.

appahi.png

ZUMAIAKO TOPONIMIA:

  • Beka baten bitartez egindako lana, horren emaitza da Imanol Azkuek 2008an argitaratutako Zumaia, izena eta izana liburua; Turismo Bulegoan eskura daiteke.
  • 2007an mapa toponimiko bat argitaratu zuen Udalak, eta 2019an eguneratu egin zuen.  Bertsio digitalak eskura daude: aurrealdea eta atzealdea.
  • Mapa berrian ahalegin berezia egin zen etxeen izen zaharrak biltzeko, eta horietako batzuk ezagutarazteko errotuluak jarri ziren hainbat ataritan.

ZUMAIAKO HIZKERA:

  • Zumaiarren ahotsa, Badihardugu elkartearen lana, Interneteko gune berezi honetan.
  • Zumaiako hitz berezien bilduma hemen.

EUSKARAREN HISTORIA SOZIALA ZUMAIAN:

  • Imanol Azkuek eskuratu zuen gaia ikertzeko Udalak 2018an atera zuen beka.
  • 2020ko martxoaren 4an aurkeztu zuen Imanolek lana jendaurrean, 1766tik 1966ra bitarteko ibilbidea 3 aldi historikotan banatuta.
  • Ikerlanaren emaitza 2025eko udazkenean argitaratuko da, Euskaltzaindiarekin elkarlanean.

> Familia-transmisioa: aholkuak eta egutegia

> Julene Azpeitia ipuin lehiaketa