Itsas kiroldegi inguruan ere jende pilaketak saihesteko eskatu dute Udalaren izenean

2020/07/09

Azken egunotan jende pilaketak izan dira Itsas kiroldegiaren inguruan. Inguru osoa kirol gunea dela gogorarazi dute, eta gainera, bizi dugun osasun krisia dela eta pertsonen arteko distantzia gordetzea ezinbestekoa dela esan dute.

Azken egunotan itsas kiroldegiaren inguruan sortutako pilaketak direla eta, Udalak arduraz jokatzeko eskatu die herritarrei. Lehenik eta behin, inguru osoa kirol gunea dela gogorarazi dute, eta debekatuta dagoela bertan bainua hartzea, eguzkia hartzea, eta orokorrean, joan-etorria oztopatzea. Bestalde, bizi dugun osasun krisia dela eta, jende pilaketak saihestearen garrantzia nabarmendu dute beste behin, herritar guztion ardura eta elkartasunean azpimarra eginez.