Ludotekako izen-ematea zabalik, urriak 1 arte

2024/09/24

Irailaren 30ean irekiko dute Ludoteka, eta dagoeneko eskuragarri daude izen-emate orriak eta jarraibide nagusiak.

Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzat zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzu hezitzailea da eta umeek zuzeneko arreta jasotzen duten lekua.

Irailaren 30etik aurrera egongo da irekita Ludoteka, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:15era. Lehen aste horretan, gainera, ate irekiak egingo dituzte. LudoKeta zerbitzua, berriz, urriaren 11n hasiko da martxan. 

Haur bakoitzak astean bi egunetan joan ahal izango du Ludotekara. Guztiek aukera berdinak izan ditzaten, zozketa bidez zehaztuko dira egunak; lehentasunak zehazteko aukera egongo da izen-emate orrian. Edonola ere, aurtengoan Zumaian erroldatutako haurrek izango dute lehentasuna; gainontzekoek urriaren 2tik aurrera eman ahal izango dute izena.

> Ludoteka 2024/2025 ikasturtea: arretaz irakurri izen-emate orria bete aurretik

> Izen-emate orria

Nola egin izen-ematea?

Izen-ematea irailaren 24tik urriaren 1ra bitartean egongo da zabalik, eta, izen-emate orria betetzeaz gain, beharrezkoa izango da urteko kuota ordaintzea. Hiru aukera egongo dira inskripzioa egiteko (norbaitek aurreikusitako moduetan izena eman ezin badu, jarri hezitzaileekin harremanetan):

  1. Dena e-mailez bidali daiteke (ludoteka@zumaia.eus). Dokumentuak PDF formatuan bidali behar dira, ez dira argazkiak onartuko. 

  2. Ludotekako buzoian, paper guztiak sobrean sartuta.

  3. Ludotekan bertan aurrez aurre honako egunetan:

 
Irailak 24, asteartea
Irailak 25, asteazkena
Irailak 26, osteguna
Irailak 27, ostirala
 
11:30-14:00
11:30-14:00
11:30-14:00
11:30-14:00
Irailak 30, astelehena
Urriak 1, asteartea
 
 
 
16:00-19:30
16:00-19:30