Haur eta nerabeei zuzendutako txangoak eta ekintzak antolatu dituzte neguko opor hauetan ere

2024/12/13

Ludotekako eta Gazteguneko hezitzaileek egitarau bateratua prestatu dute gabonetarako. Zerbitzu desberdinetako erabiltzaile diren haur eta nerabeek elkar ezagutzea da helburuetako bat. Txuri urdinera joateko txangora joateko izen-ematea gaur itxiko da.

Udalaren zerbitzuak dira hirurak, baina bakoitzak adin-tarte jakin bati, eta talde bakoitzaren ezaugarri eta behar konkretuei erantzutea du helburu. Urtean zehar dinamika propioa baldin badute ere, tarteka ekintza bateratuak antolatzen dituzte, zerbitzu desberdinetako erabiltzaile diren haur eta nerabeek elkar ezagutzeko aukera izan dezaten.

Hori horrela, neguko oporrei begira ekintza bateratu bat antolatu dute:

Txuri Urdinera irteera (abenduak 23)

Abenduaren 23an (astelehena) Ludotekako LH4-6 bitarteko haurrak eta Gazteguneko nerabeak Txuri Urdinera joango dira, egunpasa. Hona hemen izen-ematearen inguruko informazioa:

  • Ludotekako haurrentzat prezioa 9 eurokoa izango da; eta Gazteguneko nerabeentzat sarrera doakoa izango da.

  • Izen-ematea abenduaren 13an (gaur bertan itxiko da)

Bestalde, zerbitzu bakoitzak bere aldetik ere eskaintza berezia izango du:

Ludoteka:

  • Abenduak 15, igandea, FAMILIA GIROAN – GABONETAKO ESKULANAK- izango dira ludotekan, bertan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da heldu batekin parte hartzea eta haurretako batek 6-12 urte izatea.

  • Abenduak 26, osteguna, TXURI URDINera egun pasa (LH1-3). Izena emateko azken eguna gaur (abenduak 13) da, eta prezioa 9 eurokoa da.

Gaztegunea:

  • Abenduak 27, ostirala, Donostiako Laser Parkera irteera. Izen ematea Gaztegunean bertan egin beharko da eta horretarako azken eguna abenduaren 13a izango da. Prezioa 4 eurokoa izango da eta bidaia ordaindu beharko dute.

  • Urtarrilak 3, ostirala, Iruña Salting-era irteera. Izen ematea Gaztegunean bertan egin beharko da eta horretarako azken eguna abenduaren 13a izango da. Prezioa 9 eurokoa izango da (ekintza eta bidaia barne)

Bestalde, gabonetako apaingarriak, oparien tailerra eta bestelako jolas desberdinak antolatuko dira oporraldiko gainontzeko egunetan. Ohiko irekiera dagoen egunetan, arratsaldez zabalduko da zerbitzua (17:00-20:00 aste barruan eta 17:00-21:00 larunbatetan).

Herri mailan egiten diren ekintzetan ez da nerabe mugarik zehaztuko printzipioz. Herritik kanpoko irteeretan 24 nerabek soilik hartu ahalko dute parte. Kopuru horretatik gorako izen ematea dagoen kasuetan zozketa bidezko aukeraketa egingo da.