Udaberriko oporretarako txangoak antolatu dituzte Gazteguneak eta Ludotekak

2025/03/17

Ludotekako eta Gazteguneko haur zein nerabeak Otxandioko Hontza Extrem abentura-parkera joango dira apirilaren 23an. Bestelako jarduerak ere antolatu dituzte : Ludotekakoek familia-irteera egingo dute Astigarrako Sagardoetxera, eta Zeraingo meatze gunea bisitatzeko aukera izango dute LH1-3 bitarteko haurrek; Gaztegunekoek Iruña Salting-era eta Irungo Karting-era joateko aukera ere izango dute, besteak beste. Jarduera horietarako izen-ematea zabalik dago dagoeneko.

Udaberriko oporretarako eskaintza berezia antolatu dute Zumaiako hezkuntza ez formaleko hezitzaileek. Ludotekako eta Gazteguneko kideak elkarrekin joango dira Otxandiora apirilaren 23an (asteazkena), Hontza Extrem abentura-parkera. Jarduera honen helburua da bi zerbitzuotako haur eta nerabeak elkarren artean harremandu eta momentuak konpartitzea, herri mailan eta haur eta nerabeen artean dauden zerbitzuak ezagutaraztearekin batera.

> Apirilak 23 (asteazkena) | Hontza Extrem abentura-parkea (Otxandio)

  • Jarduera: Egun pasa Otxandiko Hontza Extrem abentura parkera, arbolismoa egitera.
  • Nori zuzenduta dago? Ludotekako LH4-6 bitarteko haurrei eta Gazteguneko nerabeei zuzendutako jarduera.
  • Prezioa: 11 euro (ekintza eta bidaia barne)
  • Izen-emateak: Gazteguneko kideentzat izen-ematea zabalik dago, martxoaren 23ra arte. Ludotekako haurren kasuan martxoaren 31tik apirilaren 8ra bitartean eman beharko dute izena.

Gainera, Ludotekan zein Gaztegunean ekintza propioak ere egingo dituzte. Hona hemen Ludotekan antolatu dituzten ekintzak:

> Apirilak 13 (igandea) | Ludotekako familia-txangoa Astigarragako Sagardoetxera

  • Nori zuzenduta dago? Ludotekako haur eta familia guztiei.
  • Prezioa: Haurrak 5 euro; helduak 8 euro.
  • Izen-emateak: martxoak 31-apirilak 4

> Apirilak 22 (asteartea) | Txangoa Zeraingo meatze etxera

  • Nori zuzenduta dago? Ludotekako LH1-3 bitarteko haurrei
  • Prezioa: 5 euro.
  • Izen-emateak: martxoak 31-apirilak 8

Gazteguneko nerabeek ere edukiko dute zeregina udaberriko oporretan:

> Apirilak 24 (osteguna) | Egunpasa Iruña Salting-era

  • Prezioa: 10 euro (ekintza eta bidaia barne)
  • Izen-emateak: Izen-ematea zabalik dago, martxoaren 23ra arte.

> Apirilak 30 (asteazkena) | Arratsaldepasa Irungo Karting-era

  • Prezioa: 17 euro (ekintza eta bidaia barne)
  • Izen-emateak: Izen-ematea zabalik dago, martxoaren 23ra arte.

OHARRAK:

  • Herritik kanpo egingo ditutzen txangoen kasuan 24 partehartzaileko muga egongo da. Kopuru horretatik gorako izen ematea dagoen kasuetan zozketa bidez banatuko dituzte plazak.
  • Txangoak dauden egunetan goizez eskainiko da ohiko zerbitzua: 10:30etik 13:30era bitartean.

Txango horiez gain bestelako jarduerak ere egingo dituzte Gaztegunean: futbol zelaian futbol txapelketa, San Telmo festekin loturiko giltzatakoak egiteko tailerra edota festekin loturiko altxorraren bila jarduera. Ohiko irekiera moduan aurretik aipaturiko ekintzak dauden egunetan, goizez eskainiko da zerbitzua (10:30-13:30).

Albiste erlazionatuak