Gizarte langile plaza betetzeko prozesuko behin betiko emaitzak ikusgai

2024/06/19

Behin betiko emaitzak argitaratzearekin batera, merezimenduak aurkezteko epea zabalduko da: ekainaren 20tik uztailaren 3ra egin beharko da (biak barne).

Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak, horien artean gizarte langilea kontratatzekoa. Langile bat kontratatzeaz gain, prozesutik lan-poltsa eratuko da.

Orain, prozesuaren barruan, behin betiko emaitzak argitaratu ditu Udalak. Horrekin batera merezimenduak aurkezteko epea zabalduko da: ekainaren 20tik uztailaren 3ra egin beharko da (biak barne).

> Informazio guztia: Gizarte langilea oposizio-lehiaketa bidez kontratazeko prozesua