Kirol instalakuntzak alokatu ditzakete norbanakoek zein bizikidetza unitateek

2021/01/23

Norbanakoek zein bizikidetza unitate bereko kideek Zumaiako kirolguneak alokatu ahal izango dituzte elkarteak entrenatzen hasi bitartean

Kirol elkarteen entrenamentuak debekatuta dauden bitartean, norbanakoek zein bizikidetza-unitate bereko kideek Aitzuri frontoia, Kiroldegiko pista, futbol zelaia zein padel eta tenisteko pistak alokatu ahal izango dituzte.

Norbanakoek zein bizikidetza-unitate bereko kideek (etxe berean bizi direnak) alokatu ahal izango dituzte ondorengo espazioak. Beranduenez hiru egun lehenago Kiroldegira deituta alokatu ahal izango dira guneok.

Hona hemen kirolgune bakoitzeko ordutegi eta prezioak:

 

AITZURI FRONTOIA:
  • Noiz: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:45etara.
  • Prezioa: Kantxak 13,20 euro, eta argia nahi izatekotan, 3,55 euro gehiago
 
KIROLDEGIKO PISTA:
  • Noiz: astelehenetik ostiralera 16:30etatik 17:30. Asteburutan kiroldegiko ordutegian.
  • Ezin izango da argia piztu
FUTBOL ZELAIA:
  • Noiz: astelehenetik ostiralera 16:30etatik 17:30etara. Asteburutan kiroldegiko ordutegian
  • Ezin izango da argia piztu
PADEL ETA TENIS PISTAK:
  • Noiz: Kiroldegiko ordutegian
  • Ezin izango da argia piztu

 

Taldekako kirol jarduerak debekatuta

Arau orokor gisa, intzidentzia tasa 500 kasutik gorako herrietan ezin da taldekako kirol jarduerarik egin, ez entrenamenduak ezta lehiaketak ere. Gimnasioetan antolatutako ikastaroak eta jarduerak –maskararekin, salbuespenak salbuespen–, eta lehiaketa profesionaletan edo erdi profesionaletan dauden taldeetako kideak entrenatu ahal izango dira taldeka. Azken talde horren barruan kokatzen dira Zumaiako zenbait kirolari (jarduera indibiduala dutenak) eta Arraun Elkarteko zenbait talde.