Larunbateko arraunlari beteranoen estropada dela-eta kontutan hartu beharrekoak
21 traineru ariko dira lehian larunbat honetan. Proba behar bezala egiteko, 14:30etik 20:00ak bitartean Itsas kiroldegi pareko aparkalekua eta Gernika parkeko bidegorriaren zati bat okupatuta egongo dira.
Arraunlari beteranoen ABE ligako estropada jokatuko dute larunbatean (uztailak 20) Zumaian. Zumaiako XI. Beteranoen Bandera izango da jokoan eta, guztira, 21 traineru ariko dira lehian. Traineru horiek guztiek itsas kiroldegiaren inguruko bi eremu okupatuko dituzte: itsas kiroldegi pareko aparkalekua, eta, Gernika parkeko bidegorriaren zati bat —turismo bulegoaren parera artekoa—.
Proba 16:00etan hasiko bada ere, bi espazio horiek ez dira erabilgarri egongo 14:30etik 20:00ak bitartean. Horrenbestez, honakoak dira kontutan hartu beharrekoak:
- Itsas kiroldegiko aparkalekua ezingo da erabili 14:30etik aurrera.
- Gernika parkeko bidegorriaren zati bat itxita egongo da: itsas kiroldegitik hasi eta turismo bulegora bitarteko bidea itxita egongo da. Horrenbestez, bizikletan doazenek oinezkoen bidea erabili beharko dute. Honakoei eskatzen zaie bidea bizikletan eskuan dutela egitea, edota, bizikleta gainean badoaz, poliki eta kontuz joatea.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zumaiako Udalak, Zumaiako Kirol Elkarteak eta Innpala enpresak elkarlanean, pala jaialdia antolatu dute larunbat honetarako 2024/11/07
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01
- Zumaiako Udalak futbol-zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzea eskatzen du 2024/07/01