Zumaiako Udalak, Zumaiako Kirol Elkarteak eta Innpala enpresak elkarlanean, pala jaialdia antolatu dute larunbat honetarako
Aitzuri pilotalekuan izango da, 17:30ean, eta bi partida jokatuko dituzte. Sarrera debalde izango da.
Aitzuri pilotalekuan pala jaialdia izango da larunbat honetan, 17:30ean. Bi partida jokatuko dituzte: aurrenekoan, herriko pilota elkarteko palista gazteak ariko dira. Joel Martin-Urko Ostolaza bikoak Telmo Carballo-Aritz Garikano bikotea izango du aurrez aurre. Bigarrengoan, palista profesion alak ariko dira. Maldonado eta Alkortak Gaubeka eta Ibai Perezen aurka jokatuko dute.
Sarrera debalde izango da. Jaialdi hau antolatzearen oinarrian ondorengo hau dago: Udalak, pilota elkartearekin batera, elkartean lantzen dituzten modalitateak ekartzea nahi izan du profesionalen arteko partidekin. Santelmoetan, eskuzko eta zesta puntako jaialdiak izan ziren, eta Olarru Egunean ere izan zen zestaz gozatzeko aukera. Orain da palaren txanda.
Beste modalitate batez gozatzeko aukera ere izan zuen pilotazaleek sanpedroetan, herrian lantzen ez bada ere. Izan ere, erremonte jaialdia ekarri zuen Udalak, Erremontari ekimenaren barruan.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Kirol instalazioetan hobekuntza eta berrikuntza gehiago egin ditu Udalak 2024/11/26
- Zabalik dago Zumaiako Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuak kontratatzeko lizitazio prozesua 2024/11/12
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01