San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira udara osoan zehar

2023/07/11

Abuztuaren 31ra bitartean egunero bisitatu ahal izango da ermita, 11:45etik 13:15era bitartean. Euskaraz eta gazteleraz emango dituzte azalpenak, eta 1,50 euro ordaindu beharko dira sartzeko.

Udara osoan zehar, abuztuaren 31ra arte, San Telmo ermitaren ateak zumaiarrei zein bisitariei zabalik egongo dira. Sarrerak 1,50 euro balio ditu, eta 15 minutuko bisita gidatu laburrak eskainiko dituzte bertan, euskaraz zein gazteleraz. Sarrerak lekuan bertan hartu beharko dira, eta txartelarekin ordaindu.

Turismo_Bisitak_SANTELMO Kartela 2023_page-0001.jpg