Beste 600.000 euro lortu ditu Zumaiako Udalak, besteak beste, Algorri Interpretazio Zentroa eraberritzeko
Dirulaguntza berri hau kontutan hartuta, guztira ia 2 milioi euro izango ditu Zumaiako Udalak Moilaberri eta Algorri eraikinak eraberritu, eta horietan garatu beharreko proiektuak garatzeko (turismo bulego berria, industria ondarearen interpretazio zentro berria, Algorriko proiektu museistiko berria...).
Zumaiako Udalak 600.000 euroko dirulaguntza berri bat lortu du, besteak beste, Algorri eraikina eraberritzeko. Fatxada eta teilatua osorik zaharberrituko dira, eta energia efizientzia neurriak zein segurtasun irizpideak betetzeko beharrezko lanak egingo dira. Dirulaguntza Geoparkeari lotuta dago, eta, guztira, Geoparkea osatzen duten herrietara -Mutriku, Deba eta Zumaia- 1,8 milioi euro gehiago iritsiko dira. Geoparkeak Debesa agentziaren bidez eskatu du dirulaguntza, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak banatu ditu, Jasangarritasun Turistikoko Hirugarren Planari erantzuteko, eta Next Generation EBko Funtsen barruan.
Ez da Algorri eraikinari lotuta lortutako lehenengo dirulaguntza, ordea. Lehenago, 2022ko abenduan, Algorri Interpretazio Zentroko proiektu museistikoa garatzeko 495.000 euroko dirulaguntzaren berri izan zuen Udalak. Algorri eraikinean sortu nahi den espazio berriak zenbait helbururi erantzungo die: ikuspegi zientifiko eta didaktikokoak, helburu museologiko eta museografikoak, eta helburu sozioekonomiko eta kulturalak. Hizkera bizi eta modernoa erabiliz, eta ikus-entzunezko zein bestelako baliabide didaktiko eta teknologikoak nahastuta, ikusleen arreta bereganatzeko gaitasuna izango duen espazio erakargarri bat sortzea da asmoa. Ondobidean, bi proiektuok (Algorri eraikinaren zaharberritzea, eta proiektu museistikoaren garapena) 2024 eta 2025 urtean zehar egingo dira.
Iñaki Ostolaza alkatearen esanetan, berri "oso ona" da gaur jasotakoa: "udaletxe barruko lan finaren eta instituzioen arteko elkarlanaren emaitza zuzena da, eta zumaiarrei zein bisitariei ekarpen handia egingo die".
Guztira 2 milioi euro dirulaguntzetan, Moilaberri eta Algorri eraikinetarako
Dirulaguntza berri hau kontutan hartuta, guztira ia 2 milioi euro izango ditu Zumaiako Udalak Moilaberri eta Algorri eraikinak eraberritu, eta horietan garatu beharreko proiektuak garatzeko (turismo bulego berria, industria ondarearen interpretazio zentro berria, Algorriko proiektu museistiko berria...). Dirulaguntza horiekin turismo bulego eta interpretazio zentroen digitalizazioa ere garatuko da.
> Irakurri hemen Algorri eta Moilaberri eraikinetarako prestatutako proiektuen inguruko xehetasunak (Eskura #06)
Aurkeztutako proiektuen helburua da turismoaren balio katea modernizatzea, eskaintza eta zerbitzu turistiko publikoak hobetuta: turismo bulegoak, interpretazio zentroak, produktu turistikoen konektibitatea eta MICE eskaintza. Plan osoan funtsezkoa da jarduera turistikoak eragiten dituen inpaktuak murriztea, eta hainbat estrategia planteatzen dira mugikortasuna hobetzeko, interpretatutako geoibilbideen sarea zabaltzeko eta enpresen ekoturismo eskaintza handitzeko. Geoparkearen proiektua Debegesa agentziaren bidez aurkeztu zen.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
Turismoa
- 5,2 milioi euroko dirulagutza lortu du Geoparkeak, besteak beste, Moilaberrin turismo bulego berria egin, eta Algorri Interpretazio Zentroko museoa eraberritzeko 2022/12/16
- Parrokiko Taula Flandiarra ezagutzeko bisita gidatua eskainiko du Ismael Manterolak uztailaren 23an 2022/07/12
- Bisita gidatuak, Mojaxarren Komentua barrutik ezagutzeko 2022/07/12
Geoparkea
- 'Euskara, bestela ez gara' zikloa asteazken honetan abiatuko da 2023/02/13
- 5,2 milioi euroko dirulagutza lortu du Geoparkeak, besteak beste, Moilaberrin turismo bulego berria egin, eta Algorri Interpretazio Zentroko museoa eraberritzeko 2022/12/16
- Lurraren zientziek XXI. mendeko ingurumen erronkei aurre egiteko duten garrantzia nabarmendu dute Zumaiako adierazpenean 2022/10/28
Zumaia bizitzeko da
- Film laburren saioa izango da Zumaian ostegun honetan, Zinegoak programaren barruan 2023/06/05
- Nerabeei zuzendutako jarduerak eta txangoak egingo dituzte uztailean 2023/06/05
- 148 zumaiarrek jaso zuten Gizarte Larrialdietarako Laguntza 2022an 2023/06/02
- Eskubaloi pista berritzeko lanak martxan daude 2023/06/01