Zabaldu dute bainua hartzea Santiagoko hondartzan

2019/08/14

Osasun Sailak goizean egin du uraren kalitatearen analisia, eta, atzo ez bezala, kutsadura maila mugaren azpitik dagoela ziurtatu du.

Astearteko kutsadura maila altuaren arrazoiak ez daude argi. Zumaian ez ezik, Getariako eta Mutrikuko hondartza banatan ere bainua debekatu zuen Osasun Sailak. Halaber, gertatutakoaren inguruan jarraipen zorrotza egingo du Udalak, eta jakin bezain azkar jakinaraziko die herritarrei zerk eragin duen kutsadura altua.