Bainua hartzea debekatu du Osasun Sailak Santiagoko hondartzan, kutsadura maila altua dela eta
Ezingo da bainurik hartu gaur, abuztuak 13, Santiagoko hondartzan. Osasun Sailak eginiko analisiek ondorioztatu dutenez, kutsadura mailak limitea gainditu du, eta segurtasun neurri gisa bandera gorria ezarri dute hondartzan.
Asteazkenean, abuztuaren 14an, berriro aztertuko dute ura, eta emaitzaren arabera baimenduko dute uretara sartzea.
Albiste erlazionatuak
Hondartzak
- Bandera horia Santiago hondartzan 2024/07/05
- Santiago hondartzan EZ BAINATZEKO GOMENDIOA eman du Osasun Sailak, urak kalitate-irizpideak betetzen ez dituelako 2024/07/04
- Portutxiki kantina kudeatzeko lizitaziorako premiazko deialdi berria zabalik, ekainaren 28ra arte 2024/06/24
- Bihar (ekainak 15) hasiko dira hondartza denboraldia eta TAOren udako aldia 2024/06/14