San Telmo ermita
San Telmo kalea z.g.
Tel.: 943.14.33.96
E-posta: turismoa@zumaia.eus
Itzurun hondartzaren gaineko labarren ertzean dago. Ermitari buruzko lehen lekukotza idatzia 1540koa da. Ermitari izena ematen dion santua marinelen zaindaria izaki, ez da harritzekoa XVI. mendetik aurrera ermita hau San Telmo Marinelen Kofradiaren egoitza izatea.
Bere arkitektura herri estilokoa da. Ermitaren barnean rokoko estiloko erretaula nabarmentzen da. Errataula egurrezkoa da, polikromiarik eta urre-kolorerik gabea. Erretaula Santiagoren eta Santa Klararen irudiek mugatzen dute. Irudi hauek herriak bi santu hauen izeneko ermitak saldu zituenean egin ziren.
Bisita gidatuen bidez eta aurrez ordua eskatuta bisita daiteke urtean zehar (Bisita gidatua egiteko deitu 657 794 677 telefonora).
Udan (uztailak 1etik abuztuaren13ra) zabalik egon ohi da. Udazken negu eta udaberrian itxita, baina bisita gidatu pribatuak erreserba daitezke (goian adierazitako telefonoan).