Hasi dira Kofradiako estalapea konpontzeko lanak
Terrazaren egitura eraitsiko da lehenengo, eta, ondoren, gaur egungo estalapearen erreprodukzioa eraikiko da. Ondo bidean, 2023ko santelmoetarako zabalik egongo da aterpea.
2022ko santelmoetan estalapearen zutabeetako bat kaltetuta zegoela ikusirik, herritarren segurtasuna bermatzeko, estalape osoa habetu zuen Udalak. Uda garaian Kofradiako terrazaren egoeraren azterketa egin zuten udal teknikariek, eta egituraren egoera kaltetuta zegoela ikusita, estalapea eraitsi eta berreraikitzea erabaki zen. Hori horrela, oinarrizko proiektua eta exekuzio proiektua eskatu zituen Udalak.
Datozen hilabeteotan estalapea berreraikitzeko lanak egingo ditu Lurkide Hondalana enpresak. Eraikinak herritarrentzat duen balorea ikusita, gaur egungo estalapea erreproduzituko da. Ondo bidean, 2023ko santelmoetarako amaituko dira lanak. Udalak 77.680 euro erabiliko ditu obra egiteko.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konpontzeko lanak amaituta 2024/07/15
- Txomin Agirre kaiko bidegorria konponduko du Udalak aste honetan 2024/07/08
- Zumaiako Herri Eskolako Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritzeko lanak martxan 2024/06/05
- Erribera kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak martxan 2024/05/31