Udal ordainketak Bizum sistemaren bidez egiteko aukera izango dute zumaiarrek aurrerantzean
Zergak, tasak eta isunak ordaindu daitezke sistema honen bidez, kreditu txartela erabili behar izanik gabe.
Zumaiako Udalak Bizum bidezko ordainketa sistema jarri du martxan, herritarrei ordainketak egiteko erraztasunak emateko helburuarekin, eguneroko izapideetan teknologia berriak txertatuz. Agiriak helbideratu gabe izanez gero, zergak eta tasak ordaintzeko aukera berri bat izango da honakoa (edozein VISA txartelekin ere egin daitezke halako ordainketak). Isunak ordaintzeko ere balioko du sistemak.
> Nola erabili Bizum sistema Udalari ordainketak egiteko?
Udalari Bizum bidezko ordainketa Euskal Administrazioaren ordainketa pasabide bitartez egin behar da, eta sistema erraza eta segurua da. Honakoak dira jarraitu beharreko pausoak:
- Nire Ordainketa webgunean ordainagiria identifikatu (zenbakia jarri)
- Finantza erakundea aukeratu
- Dirua kargatuko zaion erabiltzailearen telefonoa sartu
- Sistemak bidalitako gakoa sartu
> Udal tasa, zerga eta isunak ordaintzeko moduak
Honako aukerak daude udal tasa, zerga eta isunak ordaintzeko:
- Ordainketa helbideratuta baldin baduzu, bankutik pasako zaizu zenbatekoa
- Ordainagiria jasotzen baduzu, hiru modu dituzu ordainketa egiteko:
- Aurrez aurre: banketxera joan eta ordainagiria ordaindu. Honako banketxeetan egin daiteke ordainketa: Kutxa, Laboral Kutxa, Caja Rural, La Caixa, Santander, Sabadell eta BBVA.
- Online: Nire Ordainketa webgunean.
- VISA txartelarekin
- Bizum sistemaren bidez egin daiteke.
Albiste erlazionatuak
Ogasuna
- %3ko igoera udal tasa eta zergetan, 'zerbitzu publikoak kalitatez ematen jarraitzeko, eta udalaren inbertsio gaitasuna mantentzeko’ 2024/09/30
- Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz 2024/04/02
- Udal zergen eta tasen hobariak eskatzeko epea zabalik, urtarrilaren 31ra arte 2024/01/11
- 'Eskura' udal aldizkariaren azken alea webgunean ere irakurgai 2024/01/11