Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz
Herritar gehienek autolikidazio proposamena jasoko dute, eta garrantzitsua da onartzean euskarazko harremana nahi dela esatea. Aurtengo kanpainaren helburua % 33a gainditzea izango da
Zumaiako Udalak ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ egiteko kanpaina jarri du aurten ere martxan, UEMArekin elkarlanean. Horrela, euskarari bide berriak irekitzen zaizkio eta, bide batez, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen da.
Urtez urte kopuruak gora egiten du, eta % 33a gainditzea izango da aurtengo kanpainaren helburua. Hona hemen aurreko urteetako datu batzuk:
2023an |
2021ean |
2019an |
2017an |
2015ean |
2013an |
|
Aitorpena egin zuten zumaiarrak |
5.493 |
5.225 |
5.151 |
5.076 |
4.908 |
5.012 |
Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zutenak |
1.734 (% 31,57) |
1.515 (% 28,99) |
1.342 (% 26,05) |
1.230 (% 24,23) |
1.076 (% 21,92) |
1.005 (% 20,05) |
Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara:
- Autolikidazio proposamena
-
Mekanizatua
-
Internet bidezkoa
Udaleko Euskara Zerbitzua harremanetan jarri da errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin eta toki hauetan lagunduko dizute aitorpena euskaraz egiten:
AM aholkulariak |
943 862609 |
|
Unanue aholkulariak |
943 860960 |
|
Arin asesoria |
943 117155 |
|
Zumai aholkularitza |
943 862624 |
Hala ere, kontuan hartuta gaur egun herritar gehienek autolikidazio proposamena jasotzen dutela, horri eman nahi izan zaio aurten ere garrantzia. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez) euskaraz nahi duzula esanez gero, hortik aurrera hala etorriko zaizkizu Ogasunaren komunikazioak. Apirilaren hasieran bidaliko ditu Aldundiak proposamen horiek, eta apirilaren 8tik aurrera onartu ahal izango dira. Errenta mekanizaturako hitzordua apirilaren 12tik ekainaren 6ra bitartean eskatu ahal izango da, eta kanpaina orokorra aurten uztailaren 1ean amaituko da. Argibide gehiago Ogasunaren webgunean.
Beste zerga batzuetan ere euskaraz!
Gipuzkoako Foru Aldundiak lau urteko egitasmo bat abiarazi zuen duela bi urte, eta epe horren bukaeran hauxe lortu nahi dute: Ogasunarekin euskaraz egitea aukeratu duten gipuzkoarren kopurua 100.000 lagunera iristea (gaur egun 92.100 inguru).
Horregatik, «Ogasunarekin euskaraz» logoa gehituko dio Zumaiako Udalak kanpainarekin lotutako euskarri guztiei, UEMAko Gipuzkoako gainerako herrietan bezala.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- 2024ko Euskararen Eguneko adierazpena: 'Erantzukizuna eta konpromisoa, olatu berria sortzeko' 2024/12/03
- Zumaiako euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 2024/11/29
- Banatu dituzte Julene Azpeitia ipuin lehiaketako 37. edizioko sariak 2024/11/28
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
Ogasuna
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Udalbatzak 2025erako aurrekontuak eztabaidatuko ditu osteguneko osoko bilkuran 2024/11/26
- Abenduaren 1etik 31ra bitartean eskatu beharko dira udal tasa eta zergetan aurreikusitako hobariak 2024/11/22
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
Zumaia bizitzeko da
- 19,8 milioi euroko aurrekontua izango du Zumaiako Udalak 2025ean, 'orain arteko bidean sakontzeko' 2024/12/04
- Zumaiako euskararen historia soziala jasotzen duen ikus-entzunezkoa aurkeztu dute Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak 2024/11/29
- Jostailu erakusketa egingo dute asteburu honetan Ludotekan 2024/11/27
- Zumaiena ikastetxearen ondoko pasabidea seguruagoa bihurtzeko eskuhartzea egin du Udalak 2024/11/27