Kirol teknikari plaza betetzeko prozesuaren barruan onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda argitaratu du Udalak
Erreklamazioak jartzeko epea apirilaren 25etik maiatzaren 9ra arte egongo da zabalik (biak barne). Horrekin batera, epaimahai kalifikatzailearen izendapena egin du Udalak.
Zumaiako Udalak 2020ko lan-eskaintza publikoan jasota dagoen kiroletako teknikari plaza oposizio-lehiaketa librearen sistemaren bitartez behin betiko izaeraz betetzeko prozesua martxan dauka; iragarkia 2023ko abenduaren 29an argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Hautaketa prozesuaren barruan behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu ditu Udalak. Zerrenda horren aurkako erreklamazioak jartzeko epea zabalik dago dagoenekoo, maiatzaren 9ra arte (hau barne). Horrekin batera, epaimahai kalifikatzailearen izendapena egin du Udalak.
Informazio guztia:
Kiroletako teknikaria. Plaza 1 OPOSIZIO-LEHIAKETA bitartez. (2023ILAK0004)
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Udazaintza zerbitzuko hezitzaileen hautaketa prozesuko behin behineko puntuazioak ikusgai 2024/05/14
- Gizarte langilea plaza behin betiko izaeraz betetzeko prozesuaren barruan oposizio aldiko lehenengo probaren behin behineko puntuazioak ikusgai daude 2024/05/14
- Udal eraikinen garbitzaile bat kontratatzeko deialdiaren barruan behin betiko emaitzak argitaratu dira 2024/05/09
- Ikusgai daude udalekuetako begiraleen hautaketa prozesuko behin betiko emaitzak 2024/05/08