Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren hautaketa prozesuaren barruan, merezimenduen behin behineko balorazioak ikusgai
Erreklamazioak jartzeko epea uztailaren 10etik 23ra egongo da zabalik (biak barne).
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren hautaketa prozesua lehiaketa ireki bidez egiten ari da, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia).
Prozesu horren barruan, behin behineko balorazioak argitaratu ditu Udalak. Horrekin batera, erreklamazioak jartzeko epea zabalduko: uztailaren 10etik 23ra aurkeztu ahal izango dira (biak barne).
Jardueretako eta ingurumeneko teknikaria (LEHIAKETA)
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



