Gizarte langile plaza betetzeko prozesuko behin behineko puntuazio totalak ikusgai
Merezimenduen behin behineko balorazioa eta prozesuko behin behineko puntuazio totalak argitaratu ditu Udalak. Erreklamazioak jartzeko epea uztailaren 9tik 16ra bitartean egongo da zabalik (biak barne).
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak, horien artean gizarte langilea kontratatzekoa. Langile bat kontratatzeaz gain, prozesutik lan-poltsa eratuko da.
Orain, prozesuaren barruan, merezimenduen behin behineko balorazioa eta prozesuko behin behineko puntuazio totalak argitaratu ditu Udalak. Horrekin batera erreklamazioak jartzeko epea zabalduko da: uztailaren 9tik 16ra bitartean egongo da zabalik (biak barne).
> Informazio guztia: Gizarte langilea oposizio-lehiaketa bidez kontratazeko prozesua
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



