Hogarreko taberna itxita egongo da gaurtik aurrera

2025/02/05

Taberna kudeatzen zuenak kontratua etetea eskatu du, eta lizitazio berria atera bitartean, taberna itxita egongo da. Hala ere, lehen eta bigarren solairuak zabalik egongo dira egunero, 09:00etatik 20:00etara; Udalak kafe makina bat jarri du erabiltzaileen eskura. Zumaiako Udalak lehenbailehen aterako du lizitazio berria, zerbitzua ahalik eta azkarren berriro martxan jartzeko.

Hogarreko taberna gaurtik aurrera itxita egongo da, taberna kudeatzen zuenak kontratua etetea eskatu ondoren. Lizitazio berria prestatu eta adjudikatu bitartean, ezin izango da bertako taberna erabili. Tarte honetan erabiltzaileei zerbitzua bermatzeko hainbat neurri hartu ditu Zumaiako Udalak.

Lehen eta bigarren solairuak egunero egongo dira zabalik, 09:00etatik 20:00etara. Gainera, kafe makina bat jarri da lehenengo solairuan.

Zumaiako Udalak lehentasunez jarriko du lizitazio berria abian, zerbitzua ahalik eta azkarren berriro martxan jartzeko. Horrekin batera, prozesuaren inguruko informazioa ematen jarraituko du.