Oroimena lantzeko tailerra, 'Tipi tapa' programa eta Itsasargia zerbitzua; Zumaiako adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko
Hiru zerbitzuotan izen-emateko epea irailaren 22ra arte egongo da zabalik. Interesa dutenek Gizarte Zerbitzuekin jarri beharko dute harremanetan, 943 86 22 00 zenbakira deituta, brankaharrera@zumaia.eus e-mailera idatzita, edota Brankako gizarte zerbitzuen bulegoetara joanda.
Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak urteak daramatza 65 urtetik gorako herritarrei programa eta zerbitzu desberdinak eskaintzen. Tipi-tapa jarduera fisikoa sustatzeko zerbitzua, edota oroimena lantzeko tailerra dira horietako batzuk. 2021etik, gainera, zerbitzu berri bat dago martxan: Itsasargia, adinekoentzako eguneko arreta zerbitzua.
Hiru programa horietan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko, irailaren 22ra arte. Interesa dutenek edota zalantzak argitu nahi dituztenek Gizarte Zerbitzuekin jarri beharko dute harremanetan, 943 86 22 00 zenbakira deituta, brankaharrera@zumaia.eus e-mailera idatzita, edota Brankako gizarte zerbitzuen bulegoetara joanda.
Tipi-tapa, jarduera fisikoa sustatzeko programa
Asteazkenero goizeko 10:00etan elkartzen dira partaideak, herrian zehar eta taldean oinezko ibilaldiak egiteko. Jarduera fisikoa eginda osasuna lantzearekin batera, harremantzeko aukera ematen du espazio honek. Boluntarioek bideratzen dute taldea. Urriak hasiko da tipi-tapa jarduera. Adinekoei ez ezik, jardueran parte hartu nahi duten boluntarioentzat ere ateak zabalik daude.
Oroimena lantzeko tailerra
Astelehen arratsaldetan eskaintzen da Hogarrean. Dinamizatzaile baten laguntzarekin, adineko herritarrek oroimena lantzeko ariketa desberdinak egiten dituzte, bai taldean, bai bakarka. Gainera, harremanak eta lagun giroa indartzen dituzte saioetan. Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Hau da, mendekotasunik ez duten hartzaileak.
Itsasargia zerbitzua
Mendekotasuna edo mendekotasun arriskua duten 65 urtetik gorako pertsonei, eta askotariko zailtasunak dituzten adinekoei zuzendutako zerbitzua da Itsasargia. Astelehenetik ostiralera elkartuko dira Hogarrean, egunean bi orduz. Irailaren 20tik 27ra bitartean eman ahal izango da izena.
Dinamizatzaile baten laguntzarekin, Zumaiako adinekoek hainbat arlo landuko dituzte: autonomia, harremanak, gaitasun pertsonalak zein herria parte hartzea, besteak beste. Narriadura eta mendekotasun egoerak atzeratzeko, bakardade egoerak gainditzeko zein sozializaziorako tresnak eskuratzeko dinamikak egingo dituzte. Hogarrean elkartuko dira partaideak, astelehenetik ostiralera egunean bi orduz.
Zerbitzuaren hartzaileak ondorengoak izango dira: 65 urtetik gorko adinekoak, mendekotasun arriskua edo mendekotasun arina aitortuta dutenak; 65 urtetik gorako pertsonak, mendekotasun egoera aitortuta ez badute ere, hauskortasun, isolamendu edota bakardade egoeran daudenak; eta zailtasun egoerak dituzten adineko pertsonak (dolu prozesuak, depresio egoerak, autoestima baxua...).
> Eskuorria (PDF)
Nagusien Mahaia
Zumaiako herritarren talde zabala eta anitza da 65 urtetik gorakoena. Batzuek autonomia handia dute, beste batzuk hauskortasun egoeran daude, eta beste hainbatek mendekotasun egoera desberdinak dituzte. Zumaiako Udalak herriko nagusiekin batera nagusien alde lan egin nahi du, eta gune desberdinak jarri nahi ditu martxan, horien nahiak, desioak, egoerak zein gogoetak jaso eta aztertzeko.
Adinekoen parte hartzea ezinbestekoa izanik, 2010etik martxan dago Zumaiako Nagusien Mahaia. Parte hartu nahi duenak, gizartelangilea@zumaia.eus helbidera idatzi beharko dute.
Albiste erlazionatuak
Adinekoak
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Datorren astean hasiko da 'nagusiekin eta nagusientzat' prestatutako egitaraua 2025/05/17
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
Gizarte Zerbitzuak
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16
Nagusien Mahaia
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



