Zabalik dago Hogarreko taberna-jatetxea kudeatzeko esleipen prozesua
Otsailaren 24ra bitartean (15:00ak arte) aurkeztu ahal izango dira proiektuak.
Zumaiako Hogarrean, Eusebio Gurrutxaga plazan kokatuta dagoen taberna-jatetxearen zerbitzua, atezaintza, garbiketa- eta mantentze-zerbitzua kontratatzeko oinarriak argitaratu berri ditu Zumaiako Udalak, aurreko kudeatzaileak kontratua eteteko eskatu ondoren. Bi urteko iraupena izango du kontratuak, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin.
Kontratuaren xedea honako zerbitzu hauek kontratatzea da:
- Beheko Plaza taberna-jatetxearen kudeaketa
- Gizarte Zentroa eraikineko atezain zerbitzua
- Gizarte Zentroan utzitako guneen garbiketa zerbitzua, I. eranskinean zehaztuta
- Gizarte Zentroan utzitako guneen mantentze zerbitzua, I. eranskinean zehaztuta
Lizitazioaren urteko oinarrizko aurrekontua 6.012 eurokoa da, BEZ gabe. BEZ barne, aurrekontua 7.274,52 eurokoa izango da.
Esteka honetan informazio guztia
Albiste erlazionatuak
Adinekoak
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Datorren astean hasiko da 'nagusiekin eta nagusientzat' prestatutako egitaraua 2025/05/17
- Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin 2025/04/16



