Turismo arduratsua

Zumaiara egiten duzun bisitan lagundu ezaguzu herria zaintzen eta ahalik eta inpaktu txikiena eragiten!

Turista arduratsuaren gida_page-0001.jpg 

Turista arduratsuaren printzipioak:

  1. Ahal den neurrian, aukeratu ingurumenarekiko begirunea azaltzen duten turismo eragile, aire konpainia eta hotelak.
  2. Ostatutik irteterakoan itxi ur txorrota, itzali aire girotua edo berogailua eta argiak. Horrela, ura eta energia aurrezten lagunduko duzu, baliabide urriak dira eta.
  3. Helmugara iristean, saiatu bertako ohituretara moldatzen, zure azturak eta bizimodua gainjarri gabe.
  4. Oporraldia ordaindu baduzu ere, onartu zauden tokiko arauak. Ez eskatu lehentasunik eta tratu berezirik, eta ez hartu jarrera harroputz, probokatzaile edo iraingarririk.
  5. Bertako bizilagunekin zintzo eta adeitasunez jarri harremanetan, aurreiritzi eta estereotiporik gabe.
  6. Erabili garraio publikoa ahal duzun neurrian, ingurumena zaintzen lagunduko duzu eta.
  7. Dastatu eta gozatu lekuko gastronomia. Baduzu zeurea urte osoan zehar.
  8. Lagundu bertako kultura, produktuak eta artisautza babesten.
  9. Ez utzi zure aztarnarik bisitatzen duzun lekuan. Eraman zure zaborra gainean dagokion ontzia topatu arte.
  10. Ez eraman ‘oroigarririk’ naturaguneetatik edo aztarnategi arkeologikoetatik.
  11. Naturan zabiltzanean, saiatu bideetatik ez irteten. Utzi lasai landareak eta animaliak, eta ez kaltetu haien bizilekuak.
  12. Jendea ez da paisaiaren partea. Eska iezaiezu baimena beti argazkiak egin aurretik.
  13. Bisitatu lekuak gidari aditu batekin; tokian tokikoa bada, hobeto.

Jeitsi hemen "Turista arduratsuaren gida"