Musika eta Dantza Eskolako kurtso hasierako bilera ostegun honetan egingo dute

2020/09/08

Kurtso hasierarekin batera, ostegunean gurasoekin bilduko dira Musika eta Dantza Eskolako arduradunak. Gurasoek izan ditzaketen kezkak eta eskolako protokoloa landuko dituzte saioan.

Ostegun honetan, hilaren 10ean, Musika Eskolako kideak ikasleen gurasoekin bilduko dira. Informazio saioan gurasoek izan ditzaketen kezka, galdera, eskaera edota eskakizunak izango dituzte hizpide. Halaber, bizi dugun osasun egoerari erantzuteko osatu duten protokoloa azalduko diete.

Bilera Aita Mari zine aretoan izango da, 17:00etan. Jende pilaketak saihesteko, eskatu dute familia bakoitzeko pertsona bakar bat joan dadila eta saiora garaiz iristeko.