Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea
Irailaren 30ean hasiko dira ikastaroak, baina lehenago eman beharko da izena. Bi aukera daude horretarako: kiroldegira joatea, edo online formularioa betetzea. Gazteen eta helduen ikastaroetan izena emateko epea ere zabalik dago.
Irailaren 30etik ekainaren 20ra bitartean egingo dituzte 2024/2025 ikasturteko haurren igeriketa ikastaroak, eta bi talde nagusitan banatuta dago eskaintza: bata, 6 hilabete eta 3 urte bitarteko haurtxoei zuzendutakoa; eta, bestea, 3 urtetik gorakoena. Ikasturtea irailaren 30ean hasiko bada ere, orain eman beharko da izena: ekainaren 3tik uztailaren 12ra bitartean. Bi aukera egongo dira horretarako: kiroldegira joatea, edo online formularioa betetzea:
Eskaintza:
Haurtxoen uretako jarduerak: 6 hilabete eta 3 urte bitartekontzat
|
EGUNA |
ORDUA |
BAZKIDEAK |
EZ BAZKIDE |
|
|
Haurtxoen uretako jarduerak (6 hilabete- 3 urte) |
Ostiralean (30’) |
Eskaeraren arabera |
103,25€ |
266,75€ |
OHARRA:
-
Ikastaroan haurrekin laguntzaile bakar bat onartuko da.
-
Haurtxoak bazkide gisa ikastaroa egiteko gurasotako batek izan behar du bazkide.
Haurren uretako jarduerak: 3 urtetik gorakoentzat
|
MAILA |
EGUNA |
ORDUA |
BAZKIDEAK |
EZ BAZKIDE |
|
Itsas izarra |
Astean behin (30’) |
16:30etatik aurrera |
103,25€ |
266,75€ |
|
Dordoka |
||||
|
Karramarroa |
||||
|
Ixkira |
||||
|
Olagarroa |
||||
|
Antxoa* |
Astean behin (45’) |
18:30etatik aurrera |
103,25€ |
266,75€ |
|
Aingira* |
*Talde hauetako partaideek TAOSA igeriketa taldeak antolatutako saio osagarria egiteko aukera izango dute. Saio hau elkarteak kobratuko du (15€/hilean).
OHARRA:
-
Kontuan izan taldeak eskaeraren arabera antolatuko direla, eta mugak jarriz gero aukerak txikiagoak izango direla.
-
Eskaria eskaintza baino handiagoa bada, antolatzaileak zozketa egiteko aukera izango du.
-
Ikastaroak 9 hilabeteko iraupena izango du eta bi zatitan ordainduko da.
-
Bazkideak: kontu korrontera urrian eta urtarrilean bidalitako erreziboen bidez.
-
Ez bazkideak: ikastaroan izena ematean.
-
-
Haurren saioetarako laguntza bat onartuko da aldagelatan.
-
Saioak ikusteko eremurik ez dago. Saioak ikusteko egunak kiroldegiko harreran jarriko dira.
Helduen kirol ikastaroetako izen-ematea ere zabalik
Haur, gazte zein helduentzako ikastaro eskaintza ere egongo da 2024/2025 ikasturtean ere: pilates, cycling, TRX, GAP edota igeriketa, besteak beste. Eskola kirol egokituan parte hartzeko aukera ere izango da: astean bi egunez 60 minutuko kirol jarduera egiteko aukera izango dute aniztasun funtzionala duten 6 urtetik gorako haur eta gaztetxoek.
> Neguko kirol ikastaroen eskaintza (2024/2025 ikasturtea)
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18
Kiroldegia
- Kiroldegi aldameneko errepidea eta oinezkoen bidea itxita egongo dira apirilaren 9an, instalazio fotoboltaikoa eraikitzeko lanak tarteko 2025/04/07
- Kiroldegiko energia kontsumoaren ia herena eguzki-plaken bidez hornituko da 2025/03/31
- Kirol instalazioetan hobekuntza eta berrikuntza gehiago egin ditu Udalak 2024/11/26
- Zumaiako Udalak futbol-zelaira sartzeko bide egokiak erabiltzea eskatzen du 2024/07/01
Ikastaroak
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
- Irailaren 9an zabalduko da Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2025/09/06
- Zabalik dago udako kirol ikastaroetan izena emateko epea 2025/04/28
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10



