Prest daude euskara ikasteko dirulaguntzen deialdiak
Helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira dirulaguntzen onuradun, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak eta barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak. Lehen deialdia uztailaren 1etik abuztuaren 2ra egongo da zabalik; bigarren deialdia irailaren 9tik urriaren 11ra.
Zumaiako Udalaren Euskara Zerbitzuak euskara ikasteko dirulaguntzen berri eman du, eta lehen deialdian uztailaren 1etik abuztuaren 2ra bitartean eskatu ahal izango dira urritik ekainera arteko ikastaroak laguntzeko. Dirulaguntzen onuradun helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egiten dituzten zumaiarrak izango dira, eta diruz lagunduko dira ohiko ikastaroak, trinkoak, barnetegietakoak eta autoikaskuntza bidez egindakoak. Ezinbestekoa izango da honako baldintza hauek betetzea:
-
Zumaian erroldatuta egotea
-
Gutxienez, % 80ko asistentzia egiaztatzea
Baldintza horiek betez gero, langabeen kasuan, matrikularen % 100 eskuratu ahal izango dute ikastaro guztietan. Gainerako ikasleei gehienez % 75 ordainduko zaie.
2023/2024 ikasturtean HABEren mailaren bat ikasi eta maila hori gainditzen edo egiaztatzen duten ikasleek HABEk 2024. urtean egin duen dirulaguntzetarako deialdian parte hartu beharko dute; izan ere, A1-A2-B1-B2 maila ikasi eta egiaztatu dutenei –azterketa bidez edo euskaltegian atalasearen gaineko B mailako proba gaindituta– HABEren laguntza dagokie hasiera batean, ez Udalarena. Nolanahi ere, zerbaitegatik HABErena jasoko ez balute, bigarren deialdian Udalarena eskatzeko aukera izango dute.
* Iaz B1 eta B2 atalasearen gaineko proba gainditu (azterketa ez) eta 2023ko deialdian HABEren laguntza jaso zutenek ezingo dute aurten maila bereko azterketa gainditzeagatik laguntza eskatu. Kasu horietan Udalaren laguntza osorik jasotzeko eskubidea izango dute.
C1 maila ikasi eta gainditu dutenei dagokienez, HABEren aldetik 150 € jasoko dituzte 1993 edo aurretik jaiotakoek, eta Zumaiako Udalaren dirulaguntza HABEk emandakoaren osagarria izango da. 1994an edo ondoren jaiotakoentzat, berriz, 700 €-ra bitarteko laguntzak emango ditu HABEk, eta Udalak ez die laguntzarik emango, hasiera batean.
C2 maila ikasi eta gainditu dutenei dagokienez, HABEren aldetik 100 € jasotzeko eskubidea izango dute, eta kasu horretan ere Zumaiako Udalaren dirulaguntza HABEk emandakoaren osagarria izango da.
HABEren laguntzak lehen deialdian eskatzeko epea zabalik dago jada, eta abuztuaren 6an amaituko da; azken 2 ikasturteetako gastuak aintzat hartzen dituztenez, iazko Udalarena osatzeko aukera dute ikasleek, baldin % 100 jaso ez bazuten. Bigarren deialdi bat ere egingo dute, irailaren 5etik azaroaren 4ra bitartean.
Zumaiako Udalari aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-
Eskabidea beteta
-
Ikastaroa ordaindu izanaren egiaztagiria
-
Asistentzia % 80tik gorakoa izan dela ziurtatzen duen agiria, euskaltegiak edo ikasketa zentroak berak emana.
-
Hirugarrenen alta emateko agiria (bankuko titulartasun ziurtagiriak ere balio du)
-
HABEren dirulaguntzen 2024ko deialdian eskaera aurkeztu izanaren agiria (maila egiaztatu edo dagokion atalasea gainditu duten ikasleek bakarrik).
Eskaerak udaletxean Herritarren Arretarako Zerbitzuan aurkez daitezke edota telematikoki www.zumaia.eus guneko egoitza elektronikoan.
Udalak gehienez 600 € ordainduko ditu urritik ekainerako ikastaroetan, eta gehienez 200 € uztailetik irailera bitartekoetan. Udako ikastaro horietarako bigarren deialdian laguntzak eskatzeko epea irailaren 9tik urriaren 11ra bitartekoa izango da.
Deialdia osorik eta agiri guztiak Udalaren DIRULAGUNTZAK atalean daude. Zalantzak argitzeko, interesdunak Euskara Zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan (943865025-109 edo euskaratxanpan@zumaia.eus)
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
- Aurten ere egin errenta aitorpena euskaraz 2025/03/25
- Zumaiako 'Appa Hi!' aurkeztu dute, hitanoa praktikatzeko eta ikasteko mugikorretarako aplikazioa 2025/03/20
- Zumaiako Udalak bat egin du UEMAk abiatu duen 'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpainarekin 2025/02/25
Ikastaroak
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Irailaren 9an zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2024/08/26
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
Dirulaguntzak
- Zumaiako gazte ekimenak diruz laguntzeko deialdia zabalik 2025/03/10
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Entzungai dago Migel Gutierrezek sortutako 'basoa.wav' EPa 2025/03/05
Zumaia bizitzeko da
- Badator Lapetan, euskararekin jolas egiteko 2025/04/01
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriko ErrotaHerria kanpainaren barruan 2025/03/31
- Kiroldegiko energia kontsumoaren ia herena eguzki-plaken bidez hornituko da 2025/03/31
- 2 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako udaleku eskaintza zabala udarako 2025/03/28