Antzerkia: "Zergatik, Jamil?"

Tartean Teatroa

Aurrez aurre nire hiltzailearekin: Kolpe bat jaso eta memoria galdu berri duzu. Dakizun bakarra, poliziak esan dizulako, zera da: bere ohean zetzan elbarritu babesgabe bat tiroz akatu duzula; duela gutxirarte maitekiro zaintzen zenuen gizona, hain zuzen. Zeure burua duina eta zintzotzat duzu eta hala ere krimenik gorrotagarriena burutu duzu. Eta zeure buruari galdetzen diozu: “Zergatik, Jamil?”

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaritza: Jokin Oregi eta Patxo Telleria
Aktoreak: Mikel Martinez, Eneko Sagardoy
Argiztapena: Xabier Lozano
Musika: Pascal Gaigne

Sarrerak 9€/6€ Zumaiako Turismo Bulegoa