Ludotekako ikasturte hasierako guraso bilera egingo dute datorren astelehenean
Ludotekak guraso eta tutoreen bilerarekin hasiko du kurtso berria. Hitzordua astelehenean (irailaren 23an) izango da, 18:30ean euskaraz eta 19:00etan gazteleraz, Ludotekan bertan. Izen ematea bilera eta gero zabalduko dute.
Ludoteka 6-12 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da. Ez da eskola, baina jostailu eta jolasaren bidez haurraren nortasuna garatzea helburu duen zerbitzua da eta umeek zuzeneko arreta jasotzen duten lekua.
Haurrentzat ekintza gidatuak izaten dira egunero, eta jostailuen mailegua eta ekintza bereziak (festak, irteerak...) barnebiltzen ditu zerbitzuak. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:30era egoten da irekita, eta astean bi egunez erabili daiteke zerbitzua. Horretaz gain, 10-12 urte bitarteko gaztetxoentzat LudoKeta programa eskaintzen du, hilabetean bi ostiraletan 19:30etik 20:30era. Gainera, guraso eta tutoreentzat informazio zerbitzua eskaintzen du, baita familientzako ekintzak zein jostailu erakusketa ere.
Ludoteka gertutik ezagutzeko, eta funtzionamenduaren berri emateko, LH 1-6 bitarteko haurren guraso eta tutoreentzat bilerak izango dira datorren astelehenean (irailak 23) Ludotekan bertan: 18:30ean euskarazko saioa, eta 19:00etan gaztelerazkoa. Bileraren ondoren zabalduko dute izen-ematea.