Antzerkia haurrentzat: 'Baserrian Amets', Eidabe
- Noiz
- Non
- Aita Mari
Amets neska gazte bat da. Patata eta arrautzak dendatik datozela uste du. Amamarekin baserrian asteburua pasatu eta gero, ordea, elikagaiak nondik datozen ikasiko du. Ametsek gure lurra, baratzea eta abereak ezagutuko ditu baserrian. Garaian garaikoa eta bertakoa jan egin behar dela ere ikasiko du. Antzezlan labur honekin 3-6 urte bitarteko umeei gure elikagaiak eta haien jatorria erakutsi nahi zaie. Samurtasunez, gainera, ume baten eta amamaren istorio honetan musika eta antzerki jolasa nahastuko dira.
Testua eta zuzendaritza: Galder Perez. Aktorea: Aiora Sedano
Sarrera 3€, Zumaiako turismo bulegoan