DANTZA: "Topa" Kukai Dantza & Brodas Bros
- Noiz
- SARRERAK AGORTUTA Irailak 12, igandea, 19:30. Gonbidapenak irailaren 10etik aurrera Turismo Bulegoan
- Non
- Odietan (euria eginez gero, Zumaienan)
Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira, besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen ditu. Kale adierazpen garaikideak, gaur egungo hiri, herri eta enparantzatan elkarbizitzen direnak.
Lau gazte enparantza batean elkartzen dira. Edozein hiritako edozein enparantza izan daiteke. Musika entzuten da eta lau gazteek dantzari ekiten diote. Beraientzat eguneroko jarduna da; euren komunikatzeko lengoaia da. Dantza egiteak natural sentiarazten ditu. Batzuk euskal dantza tradizionalean hazitakoak dira, besteak hip hopean. Kaleak, euren biziguneak, batzen ditu. Kale adierazpen garaikideak, gaur egungo hiri, herri eta enparantzatan elkarbizitzen direnak.