Elkanoren Talaia, irudietan

2022/07/20

 

 

  1. Jakin badakigu Elkano izan zela munduari bira osoa ematen lehena. Baina inork gutxik daki zein zen espedizio haren helburua... Zuk ba al dakizu?

 1.jpg

  1. Mundu bira egiteko bost ontzi egin zituzten, eta horietatik 3 ontziola euskaldunetan eraiki zituzten. Espedizioa hasi zuten bost ontzietatik bi suntsitu egin zituzten, bat Sevillara itzuli zen, beste bat bidaian zehar baztertu egin zuten, eta Nao Victoria izeneko ontziak bakarrik amaitu zuen bidaia. Victoria ontzia, Sevillara itzulitakoa eta bidaian zehar albo batera utzitakoa ziren euskal ontzioletan egindako 3 ontziak. Horrek erakusten du gure itsas ondarearen indarra eta garrantzia.

2.jpg

  1. Getaria eta San Anton. A zer ikuspegiez goza zezakeen Elkanok egunero. Itsasoa jolaserako zuen umetan, beraz, ez zen ezustekoa izan itsas gizona bihurtu izana. Ura eta itsasoa, jolasetik ofiziora igaro ziren. Jakituria eta esperientzia handiko marinela izanik, Nao Victoria ontziko kapitain izaten amaitu zuen mundu biran zehar.

 3_2.jpg3_1.jpg

  1. Zumaiako eta inguruko kostaldeak badu zerbait berezia, eta hainbat sekretu ere gordetzen ditu. Sekretu horiek deskubritu eta kostaldeaz gozatzeko lekurik onena, itsasoa da. Ez zara damutuko!

 4.jpg

  1. Kostalde, ontziolak, sekretuak... Horiek denak uztartu eta Mutiozabal ontziola duzu emaitza. Orion kokatzen den eraikina eraberritu dute, eta historia zabala du ezagutzeko.

 5.jpg

  1. Bidaiaren erdia eginda, atsedena hartzeko garaia da. Orioko plazan, portu aurrean, dituzu taberna ugari. Denek bertako produktu onenak eskaintzen dituzte. Egin aukeraketa, eta on egin!

 6.jpg

  1. Lehen mundu bira egitea ikaragarrizko balentria izan zen; bidean hainbat abentura, arazo, gaixotasun eta arriskuri aurre egin behar izan zioten. Horietako batzuek aho bete hortz utziko zaituzte!

 7.jpg

  1. Etxeko txikienekin egiteko plan bikaina da Elkanoren Talaia. Itsasontzian ibiltzearen zirrara sentitzen duten bitartean, euskal kostalde ederrenetakoaz, Elkanoren bizitzaz eta mundu biraz ezagutzen ez zenituen xehetasunak jasoko dituzue gidaren eskutik.

8.jpg

9.- Elkanoren Talaia bisita egiteko hamaika aukera dituzu: Zumaia, Getaria eta Orio arteko ibilbide eta iraupen desberdinak dituzten bisitak egin ditzakezu. Aukeratu egokien datorkizuna!

 9.jpg

10.- Amaitzeko, gogoeta bat: hiru urte iraun zituen lehen mundu birak, eta marinel haiei itsasoak asko kendu zien arren, jaso gehiago egin zuten. Ezagutu gabeko zibilizazioak eta kulturak deskubritu zituzten, eta urrutiko kultura berri haiei gerturatzea lortu zuten. Gaur egun, aldiz, munduko beste aldea inoiz baino gertuago dugun aro honetan, itsasoa muga gisa ezartzen dugu. Zer deritzozu?

10.jpg