Kirol arloan ere aldaketak
Kiroldegia 21:00etarako itxita egongo da egunero, eta igerilekuan izan ezik, Kiroldegiko jarduera guztietan ezinbestekoa izango da maskara jantzita edukitzea. Gainera, arau orokor gisa, ezin izango da aldagelarik erabili. Bestelako kirol jardueretan ere aldaketak izango dira.
Eusko Jaurlaritzak onartu berri duen dekretura egokituz, Kiroldegian zenbait aldaketa izango dira. Bakarkako kirol jardueratan eta kirol elkarteen jardueretan ere muga berriak ezarri ditu dekretuak.
Kiroldegia:
-
Ordutegia: astelehenetik ostiralera kiroldegia 21:00etan itxiko da
-
Aldagelak: aldagela orokorrak (fitness eta kardio gunekoak) itxita egongo dira. Igerilekuko aldagelak aldatzeko bakarrik erabili ahal izango dira, eta erabiltzaileak ezin izango dira bertan dutxatu (igerileku barruko dutxak erabilgarri egongo dira).
-
Maskararen erabilera derrigorrezkoa izango kiroldegiko jarduera indibidualetan zein ikastaroetan (igerilekuan izan ezik)
-
Ikastaroak: azken orduan egiten diren ikastaroetan ordutegi aldaketak egongo dira
-
Padel eta tenis pistak unitate familiarrek soilik erabili ahal izango dute
Kirol praktika indibiduala:
-
Bakarka edo bizikidetza unitatearekin bakarrik egin ahal izango da
-
Herriguneetan maskara erabiltzea derrigorrezkoa da
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Trafikoa etengo da datorren asteazkenean, Euskal Herriko Itzulia dela-eta 2025/04/04
- Salgai daude santelmoetako esku pilota jaialdi profesionalerako sarrerak 2025/03/26
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
- Zabalik dago kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/03/07
Covid19
- Ikusi 'Zumaia, herri bat COVID-19 olatuen aurrean' dokumentala 2025/03/14
- COVID ziurtagiria dela-eta, Zumaiako Udalaren oharrak 2021/12/16
- Kiroldegian eta kultur ekitaldietan ohiko funtzionamendua berrezarriko da ostiral honetan 2021/10/07
- Zabalik dago ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak sustatzeko dirulaguntzen deialdia 2021/08/06