GOAZEN 9.0 kontzertua

Noiz
Martxoak 26 (igandea), bi saio 17:00etan eta 19:00etan
Non
Zumaiena ikastetxeko aretoan

Iritsi da Go!azen 9.0 denboraldi berria!

Aurten Saioa, Gontzal eta Alain izango dira Basakabiko ikasle berriak, eta haietako batek, sekretu bat gordetzen du.

Nola moldatuko dira berriak jada “beteranoak” diren gainerako ikasleekin?

Maitasun istorioak, gezurrak, abentura eta musika!

Musika eta dantza izango dira aurtengoan ere gure protagonista.

6 urtetik gorakoentzako ikuskizuna

SARREREN SALMENTA 6€  (pertsonako 6 gehienez)

  • Aurrez aurre (agortu arte):

  Martxoak 14 16:30-18:30  Aitzuri frontoian

  Martxoak 15etik Turismo bulegoan (ohiko ordutegian)

*Kontuan izan hainbat sarrera gordeko direla aurrez aurrekorako eta beste horrenbeste on line sistemarako; eta beraz lehen egunean bi eratara erosi ahalko dela horiek agortzen diren arte.