Antzerkia haurrentzat: "Gaueko entziklopedia koxkorra"

2princesesbarbudes

Sarrerak 3€/2€ Zumaiako Turismo Bulegoan. Adina: +4 urte

Familia osoarentzako musika-ikuskizuna, clown, objektuen antzerki eta ikusizko poesia ukituekin.  Ametsak, mesanotxeak, asmakizunak, argitxoak, teleskopioaren bidez ikusitakoak, zapatilak, baso bat ur eta fanfarre errumaniarra baliatuko dira entziklopedia honen berri emateko.

 2princesesbarbudes bikoteak jostailu-tresnekin lan egiten du, apo bizargabea lagun. Oraingo honetan, baina, hotsak areagotu eta musika konponketa batzuekin eta gure garaiko, aspaldiko, tropiko aldeko nahiz ekialdeko erritmoekin, aberastu dute ikuskizuna.

SORKUNTZA, EKOIZPENA ETA MUSIKA KONPONKETAK: 2princesesbarbudes
ZUZENDARITZA: Jordi Farrés, Ingrid Domingo
EUSKARA EGOKITUA: Ainhoa Aranburu
ANTZEZLEAK: Helena Casas, Marc Marcé, Ildefons Alonso

2016.5.8 Gaueko entziklopedia koxkorra