Bertakoen guneak indarrean asteburuetan

2022/03/15

Bertakoentzat gordetako aparkalekuak hiru gunetan banatuko dira aurrerantzean: zubitxikitik barrurakoa, zubitxikitik kanporakoa, eta Larretxo auzunekoa. Iazko txartelak balio osoa izango du ekainaren 15era bitartean.

Martxoaren 15ean sartu da indarrean TAOren udaberriko aldia, eta, ondorioz, asteburuetan indarrean egongo dira bertakoen guneak. Mahai tekniko-politikoaren balorazioa eta gero, hainbat aldaketa txertatu dira ordenantzan.

Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du iazko bertakoen TAO txartelek balio osoa dutela ekainaren 15era bitartean. Tarte honetan txartela behar dutenek udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan edo egoitza elektronikoaren bidez eskatu beharko dute.

Aldi honi dagokionez, honakoak dira TAO ordenantzaren aldaketa nagusiak:

  • Aurrerantzean hirutan banatuko dira bertakoentzako gordetako guneak:

1.GUNEA: Zubitxikitik barrurakoa

2. GUNEA: Zubitxikitik kanporakoa

3. GUNEA: Larretxo auzunea

  • Errotazio handiko aparkaleku gehiago izango dira. Arranplako gunea handitu da: gune horretan zeuden bertakoen aparkalekuak errotazio handikoak izango dira, baita errepidearen bestaldean dauden Amaia plazako aparkalekuak ere.

 

> Ikus laburpen taula

 

TAO 2022: martxoak 15-ekainak 14

UDABERRIA (2022/03/15-2022/06/14) eta UDAZKENA (2022/09/16-2022/11/04)

ARAUAK

Bertakoentzako gordetako guneak

MARRA ZURIAK |  1. GUNEA: Zubitxikitik barrura | 2. GUNEA: Zubitxikitik kanpora | 3. GUNEA Larretxo auzunea.

Bertako bakoitzak bere guneak bakarrik aparkatu dezake.

> Astelehenetik ostiralera edonork aparka dezake doan eta mugarik gabe.

> Asteburu eta jaiegunetan bertokoek bakarrik aparka dezakete.

Errotazio azkarreko guneak

MARRA URDINAK ETA GORRIAK (GEHIENEZ 3 ORDU)

Bertakoen bereizgarrietako bat dutenek aparkatzeko lehen 90 minutuak doan izango dituzte, betiere makinatik tiketa hartuta. 3 orduko gehienezko mugara heldu nahi izanez gero, aldea ordaindu beharko da.

Txomin Agirre (Moilaberriko zubitik, Pulpo elkartearen pareraino) eta Amaia plaza

 

> Egunero, 10:00-20:00

> Ordainduta, gehienez 3 ordu.

Merkatua (foruen plaza)

> Astelehenetik ostiralera: 08:00-15:00

> Larunbatetan: 08:00-12:30

> GEHIENEZ 30 minutu

> Gainerako ordu eta egunetan, zonalde horretako bereizgarria dutenek aparkatu ahal izango dute bakarrik.

Osasun-zentroa

 

> Astelehenetik ostiralera: 08:00-17:00

 

> Larunbat, igande eta jaiegunetan: edonork aparka dezake doan eta mugarik gabe.

Alai auzunea (Izustarri kalea)

> Edonork aparka dezake doan eta mugarik gabe.

Txomin Agirre (zubi-txikitik Moilaberriko zubira doan tartea), arrapalako gunea eta Manoli txiki aurreko gunea

> Larunbat, igande eta jaiegunetan: 10:00-20:00

> Ordainduta, gehienez 3 ordu.

> Astelehenetik ostiralera edonork aparka dezake doan eta mugarik gabe.

Errotazio ertaineko guneak

MARRA URDINAK (GEHIENEZ 10 ORDU)

 

Itsas kiroldegia, Axular ibiltokia, Sagarbidea-Lubaki (GKN) eta kiroldegi aurreko aparkalekuak

> Edonork aparkatu dezake doan eta mugarik gabe.