TAOren tarteko aldia sartuko da indarrean bihartik aurrera

2024/03/14

Martxoaren 15etik ekainaren 14ra bitartean bitartean tarteko aldia egongo da indarrean. Asteburuetan bertakoen guneek eta errotazio altuko zenbait gunek indarrean jarraituko dute; astean zehar, berriz, neguko aldiko araudia aplikatuko da.

Neguko aldia amaitzearekin batera indarrean sartuko da bihar TAOren tarteko aldia. Hori horrela, ekainaren 14ra bitartean asteburuetan indarrean egongo dira bertakoen guneak (zuriz margotutakoak). Errotazio handiko guneek ere indarrean jarraituko dute, eta, astean zehar, neguko aldiko araudia aplikatuko da.

Ikusi xehetasun guztiak irudian klik eginda

OTA2024UDAB-UDAZ.jpg

Udarako, txartela eguneratu behar

Ekainaren 15etik aurrera TAOren udako araudia jarriko da martxan herri osoan, eta bertakoen guneak indarrean egongo dira egunero.
Uda sasoiko araudia indarrean jartzearekin batera, bertakoen txartela berritu beharko dira. Horretarako, apirilaren 24a baino lehen etxeetan jasotako gutuneko ordainagiria ordaindu beharko duteh herritarrek. Ordainketa eginda, txartela maiatza hasieran postaz jasoko dute etxean eta horrek 2025eko ekainaren 14ra arte balio osoa izango du. Gogoratu txartelak ez duela baliorik izango autoaren aurreko kristalean ikusgai jartzen ez bada.

Aldaketa baten berri ere eman nahi du Zumaiako Udalak: 2025etik aurrera bertakoen txartelen ordainketa helbideratzeko aukera izango dute herritarrek. Ordainketa modu horretan egiteko etxean jasotako gutunean dagoen “HELBIDERATZE BAIMENA” izeneko dokumentua bete eta sinatu beharko da. Dokumentu hori Udalari entregatzeko bi aukera daude:

  1. Dokumentu hori Udalaren izenean dagoen gutun azalean sartu eta Correos-en herriko edozein postontzitara botatzea; edo
  2. Dokumentua zuzenean udaletxean entregatzea.

Txartel berriak

Txartel berria behar izatekotan (erroldan aldaketa egiteagatik, auto berria izateagatik...) bi modutan egin dezakezu eskaera:

Nolanahi ere, gaiaren inguruko zalantzarik baduzu, TAO bulegoa zabalik egongo da maiatzaren 15etik aurrera.

TAO BULEGOA
644 192 369 / taozumaia@iparksa.com
Maiatzak 15-irailak 15
Astelehenetik ostiralera 09:00-13:30 / 17:00-19:30