Non aparkatu

Garai eta leku jakin batzuetan aparkalekuak arautzen dituen TAO ordenantza egoten da indarrean. Kontsultatu gune eta garai bakoitzeko egoera Zumaiara etorri aurretik.

Hala ere beti aurki daitezke doako aparkalekuak herrigunetik oinez minutu gutxira.

TAO ordenantzaren ondorioz herrigunean aparkatzeko muga gehien daudenean, Kirol Portu inguruan dagoen  "Saraun" izeneko doako aparkalekutik herrigunera iristeko "IBAIPASA" zerbitzua edo TXALUPA BIDEZKO LOTURA indarrean egongo da.

Horrez gain, herrigunetik Santiago hondartzara joan eta itzultzeko beste txalupa zerbitzu bat ere martxan egon ohi da uda garaian.

Aparkaleku guztiei eta bakoitzaren baldintzei nahiz ibai-pasa zerbitzuari buruzko informazio zabala (egutegia, ordutegia, prezioa, etab.) aurkituko duzu beheko mapan.

Deskargatzeko egin klik hemen.

 

TAO2024-25 NEGUA_page-0001.jpg

TAO2024-25 NEGUA_page-0002.jpg